kultura

Haurren kantuaren txanda

Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketako entzuleari gehien gustatzen zaion hitzorduetako bat da goizekoa: dena ematera etorritako mundu osoko haurren txapelketa.

jarraia85372.jpg
2013ko azaroaren 2a
12:26
Entzun

Bi urtean behin egiten dute haurren abesbatza lehiaketa, krisia dela eta, eta aurten, iazko hutsunearen ondoren gogotik hartu dute abesbatzen zaleek gaur goizeko ekitaldia. Eguerdira bitartean zazpi abesbatza lehiatuko dira, Txekiatik, Kataluniatik, Espainiatik, Estoniatik eta Errusiatik etorriak. Egitarau zabala eskainiko dute, beren herriko doinuez gain, Tolosara etortzeko ezinbestekoak diren euskal piezak.

Haurren txandaren ondoren etorriko da helduena. Lehiaketaren helburua da estilo, interpretazio, abesbatza literatura, ahots heziketa eta herrialde bakoitzean kantatzeko dituzten ohitutrak partekatzea; munduko abesbatzarik onenak biltzea, eta, aldi berean, Euskal Herriko musika tradizioa eta kultura ezagutzera ematea.

1969tik egiten dute. Aurten 45.a da, eta urteen joanarekin, munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetako batean bihurtu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.