Haurrentzako album ilustratu bat eta ipuin bat kaleratu ditu Ereinek

Arrate Egañaren 'Dragoia' eta Karlos Linazasororen 'Nuvolari plaza' lanak argitaratu ditu argitaletxeak

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Erein argitaletxeak haurrentzako bi lan kaleratu ditu urtea amaitu aurretik: Arrate Egañaren Dragoia eta Karlos Linazasororen Nuvolari plaza. Egañaren lana Mari Mar Agirrek ilustratu du; Linazasororena, berriz, Antton Olariagak. Dragoia album ilustratua da, 7 eta 9 urte arteko haurrentzat sortua. Egañak eta Agirrek elkarlanean landu dute lana, eta «papiroen itxura» hartu du azken emaitzak. Bi haurren arteko harremana jorratu dute, herrira heldu berria den neska txinatar baten etabizitza zailtzen dion ikaskide baten artekoa, hain zuzen. Egañak «estilo nahiko errealista» eman dio lanari, eta Agirrek hainbat teknika erabili ditulanari «antigoaleko» itxura emateko.

Linazasororen eta Olariagaren Nuvolari plaza 8 eta 10 urte arteko haurrentzako ipuin fantastikoa da. Matteomiglia herriko Nuvolari plazaren inguruan girotzen da ipuina. Herri xelebrea da, eta halakoxeak dira bertako biztanleak eta gertakariak ere. Umorea, ironia eta poesia erabilita, «oso gaurko mezua» josten du lanak. Franti herrian bizi da,eta dagoeneko badaramatza hainbat urte han bizitzen. Linazasorok 2003an sortu zuen pertsonaia, Franti liburuan, eta geroztik bizirik mantendu du. Orain arte Jokin Mitxelenak ilustratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.