Literatura

Haurtzaroko begirada

Castillo Suarezekin hasiko du bihar BERRIAk 'Haurtzaroak' saila: beren ume garaiaren eta horrek beren obran utzi duen arrastoaren berri emango digute hainbat idazlek igandera bitartean.

2010eko abuztuaren 9a
12:38
Entzun
Haur zirela norekin bizi ziren, norekin eta non jolasten zuten, zer kezka zituzten... Horren guztiaren berri emango digute sei idazlek bihar hasi eta igandera bitartean. Oro har, ume garaiak idazle horien lanean utzi duen arrastoa arakatzea izango da ahalegina.

Castillo Suarez (Altsasu, 1976) izango da bihar lehena, eta Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako jolastokia da bere haurtzaroaren berri emateko aukeratu duen lekua. Honakoak dira beste bost idazleak:

Ramiro Pinilla, asteazkenean.

Arantxa Urretabizkaia, ostegunean.

Aurelia Arkotxa, ostiralean.

MarieDarrieussecq, larunbatean.

Joxemari Iturralde, igandean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.