«Zergatik nekatzen naiz nire oinez eta nire azazkalez eta nire ileaz/ eta itzalaz? Benetan nekatuko banintz, nahikoa nuke/ neure buruari tiro egitea: Desiraren fruitu larria naiz./ Ez naiz nire gorputza, edo banaiz, baina nahi dudalako».
JAIME BASTIDA
Azalpena: «Lagun batek esan zidan idazle honek esaten zituenetatik gertu ikusten ninduela. Nik ere hor kokatuko nuke neure burua, bai. Tipoa oso interesgarria da. Siglo XXI argitaletxeko zuzendaria. Filosofoa, kazetaria eta poeta. Ezagutu nahi nuke».
«Badaezpada banoa, hegaka ez bada ez noa»
AIORA RENTERIA
Azalpena: «Zea Maysen abesti baten hitzak dira. Esaldi horretan esaten duena izan daiteke oso positiboa edo oso negatiboa. Arriskuaren ideia da gustatzen zaidana. Hegan egiteko ez bada ez joatearena. Ni neu ere inora joanez gero arriskatzera joaten naiz; sentimentalki, profesionalki...».
Hautatutako zitak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu