Zinema

He Yuan-en 'Apuda' filmak irabazi du Ikuspuntuko sari nagusia

'The Florestine Collection', 'El Modelo', 'Toma Dos', 'Dad's Stick eta 'A World Not Ours' ere saritu dituzte Iruñeko zinema jaialdian.

Berria.info
2013ko otsailaren 25a
11:50
Entzun

He Yuan zinemagilearen Apuda filmak (Txina) irabazi du Iruñeko Ikuspuntu zinema dokumentaleko nazioarteko zinema jaialdiko sari nagusia, 10.000 eurokoa.

Aipamen berezi bana, 1.250 eurokoa bakoitza, jaso dute Paul Gailiunas eta Helen Hill-en The Florestine Collection (AEB ) eta German Scelso-ren El Modelo (Espainia) filmek.
 Film luze onenaren saria, 3.500 eurokoa, Pilar Alvarez-en Toma Dos (Kuba) filmari eman diote. Zuzendaritza lan onenaren Jean Vigo saria, 5.500 eurokoa, John Smith-entzat izan da, Dad's Stick (Erresuma Batua) lanarengatik, eta Publikoaren Sari Berezia, 2.500 eurokoa, Mahdi Fleifel-en A World Not Ours (Erresuma Batua, Libano eta Danimarka) filmarentzat.

Christian von Borries, Bill Brown, Jose Luis Cienfuegos, Ana Isabel Santos Strindberg eta J. P. Sniadecki-k osatu dute epaimahaia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.