Heldutasunaren magiak harrapatua

Nick Lowe musikari ingelesak 'The Old Magic' disko berriko kantuak aurkeztuko ditu gaur Bilbon

mikel lizarralde
2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
62 urterekin, eta ilea aspaldi urdindua duela, Nick Lowe musikari ingelesa (Woodchurch, Ingalaterra, 1949) bigarren gaztaroa ari da bizitzen aspaldian. Horren erakusgarri dira azkeneko urteotan grabatu dituen diskoak; hala nola The Convincer (2001), At My Age (2007) eta, atera berri duena, The Old Magic. Guztiak, pop-rocka, countrya, bluesa eta 50eko eta 60ko hamarkadetako musika ulertzeko modu arras pertsonala agerian uzten duten lanak. Lowek Bilboko Santana 27 aretoan joko du gaur.

Rockpile taldearekin egin zen ezagun Lowe 70eko hamarkadan, eta Stiff zigilu hasi berriarenizen garrantzitsuenetako bat bihurtu zen new vawe mugimenduaren hastapenetan. Jesus of Cool (1978) eta Labour of Lust (1979) lanekin pop kantuen egile bikain gisa aurkeztu zuen bere burua, baina berehala ekoizlelana ere hasi zen egiten, besteak beste,Elvis Costello eta The Dammedekin.

80ko hamarkadan zulo batean erori zen, baina azkeneko 15 urteotan, The Impossible Bird grabatu zuenetik hain zuzen ere, erakutsi du ez duela galdu denboraz gaindiko kantuak egiteko gaitasuna. Azkeneko diskoan Costelloren, Jeff Westen eta Tom T Hallen bertsio bana grabatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.