Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia hartuko du bigarrenez Heletak (Nafarroa Beherea). Euskal Herriko rock jaialdien artean zaharrena da: aurtengoarekin hamabost ekitaldi beteko ditu. Bihar zabalduko ditu ateak eta hiru egunez punta-puntako taldeek joko dute.
Ez da jaialdi komertzial bat; auzo lanean oinarritzen da eta horri esker iraun du hainbeste urtean, antolatzaileen esanetan. Egun hauetan antolatzaileak eta laguntzaileak prestaketa lanetan murgilduta daude, eta haiekin izan da BERRIA TELEBISTA.
Talde ezagunak, ez hain ezagunak, Euskal Herrikoak, kanpokoak, estilo ezberdinetakoak... era denetako musika entzun ahal izango da Heletan.
Musika ez da jaialdiaren protagonista bakarra izango, dantzak, antzerkiak, eta zinemak ere euren tokia izango dutelako.
musika
Hemen da Euskal Herria Zuzenean
Bihar hasiko da EHZ, Euskal Herriko rock jaialdirik zaharrena, Heletan. Prestaketa lanetan dabiltza, eta han izan da BERRIA TELEBISTA.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu