Donostiako 63. Zinemaldia

Heriotza eta adiskidetasuna, elkar harturik

Cesc Gay zinemagile kataluniarraren Truman filmak harrera ona izan du gaur goizeko emanaldian

Filmaren aurkezpenaren osteko agerraldia. ARGAZKI PRESS
mikel lizarralde
2015eko irailaren 19a
13:31
Entzun

Julian Madrilen bizi den aktore argentinarrari (Ricardo Darin) atzera bueltarik ez duen minbizia duela esan diote, eta erabakia hartua du haren kontrako tratamenduekin ez segitzeko. Horiek horrela, Kanadan aspaldian bizi den Tomas lagunminaren (Javier Camara) bisita jaso du. Lau egun pasatzera iritsi da Tomas, Julianekin hitz egitera, eta neurri batean bada ere, minbiziaren kontra borrokatzen segi dezan bultzatzera.

Planteamendu dramatiko eta soil horri heldu dio Cesc Gayk bere azken filmean, baina beti ere umorea eta gertutasuna bilatuta. "Istorio hau kontatu nahi nuen, eta pentsatu nuen bi gizonen arteko adiskidetasunaren bitartez konta nezakeela", adierazi du zuzendariak gaur goizeko emanaldiaren osteko prentsa agerraldian.

Darin eta Camara dira filmeko protagonista nagusiak, eta bien artean filmaketan sortutako "kimika" nabarmendu dute aktoreek. Camarak azaldu du ez zuela aurretik ezagutzen Darin, eta horrek beldur pixka bat ematen ziola: "Asko miresten dut Ricardo, eta banekien ezin nuela gezurrik esan. 50 zentimetrora edo metrora Ricardoren begiak izatean.... Asko preparatu nuen rol hau". Bide beretik jo du Darinek ere: "Javierrekin dena oso erraza izan da. Energia handia du".

Fima Sail Ofizialean lehiara aurkeztu den aurrenekoa da, eta gaur gauean emango dute, 22:00etan, Kursaalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.