Herriaren idazletzat hartu izan bazuten ere, haren lana ez zen Herbehereetara mugatu; ez eta haren asmoak ere. Hanny Michaelis poetisarekin ezkondu zen, 1948an, eta berarekin, Erresuma Batura bizitzera aldatu zen. Han ingelesez idazteko asmoa hartu zuen, horrek, Herbehereetako merkatua gaindituta, jende gehiagorengana heltzeko aukera emango ziola pentsatuta. Akrobata eta beste historia batzuk ipuin liburua hizkuntza ingelesez argitaratu zuen eta emazteak herriratu behar izan zion, jaioterriko herritarrengana ailegatuko bazen.
Hori, beste gizonenganako maitasuna adierazi baino lehen izan zen. 50eko hamarkadaren erdi aldera zalaparta eragin zuen erabakiaren aitortza publikoak. Zalapartetan lehena besterik ez zen izan; 1966an bere gutunen bilduma bat argitaratu zuen. Zugandik hurbil izena zuen, eta maitasunaz ari zen, hura ulertzeko moduaz eta haren zailaz. Jendearenganako, gauzenganako eta, zergatik ez, katolikoa zen neurrian Jainkoarenganako maitasunaz ziharduen. Eliza katolikoarentzat, ordea, biraoa zen asto batean haragiztatuta jainko batenganako maitasuna adieraztea. Gizonak gizonekin ezin zuten eta astoek jainkoekin ere ez.
Gaizki-ulertuak eta salaketak ekarri zizkion horrek, eta Fritsen jendarte harekiko desoseguaren iturri beretik edan zuen, horrekin.
Herriaren idazlearen desenkontruak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu