Herritarrek zientziaz duten loturaz gogoeta egin du 'Jakin'-ek zenbaki berrian

Adingabeek sarean dauzkaten aukerez eta arriskuez EU Kids Online sareak onduriko ikerlana ere jaso du

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Jakin aldizkariak ez du gai nagusi eta bakarra jorratu aurten argitara eman duen laugarren zenbakian, 179.ean. Horren ordez, hiru artikuluk osatzen dute Gaiak saila. Zientzia eta teknologia eta gizartearen arteko harremanei buruzkoa da lehena, eta Andoni Eizagirrek idatzi du. Zientzia eta teknologiak azken hamarkadetan izan dituzten aldaketez gogoeta egin du Eizagirrek. Baita herritarrek aldaketa horien inguruan hartu duten jarreraz ere. Horretarako, Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudipenak Euskal Herrian artikuluan oin hartu du. Hain zuzen, ikerketa horretako emaitzetan sakondu, eta euskal herritarrek zientzia eta teknologien inguruan agerturiko iritziak interpretatu ditu Eizagirrek.

Jakin-en zenbaki berrian, halaber, adingabeek Internetez egiten duten erabilera aztertu dute Maialen Garmendiak, Carmelo Garitaonandiak, Gemma Martinezek eta Miguel Angel Casadok. Sarean dauzkaten aukerez eta arriskuez hausnartu dute, EU Kids Online ikerketa sareak landuriko txostenak abiaburutzat harturik. 21 estatutako 70 ikertzailek osatzen dute sare hori.

Epiktetoren ekarpena

Horretaz gain, Javier Agirre filosofia doktoreak Epiktetoz eta haren Enkhiridion testuaz idatzi du. Bizitzarako eskuliburu gisa da ezaguna Enkhiridion deritzona, pentsamendu estoikoaren adierazgarri nagusietariko bat. Eta Agirrek Epiktetok pentsabide hori garatu zueneko testuingurua, hots, garai helenistikoaren amaiera aztertu du. Izan ere, eskola estoikoarekin batera, bestelako korronteak loratu ziren sasoi hartan: zinismoa, eszeptizismoa eta epikureismoa, adibidez.

Egunen Gurpileanatalak ixten du Jakin-en azken zenbakia. Eta,sail horretan, azken hileotan izan diren gertakarien iruzkin labur eta biziak egin dituzte Haizea Barcenillak artearen eremuan, Inaki Irazabalbeitiak teknozientzian, Goizalde Landabasok literaturan, Lionel Jolykek soziolinguistikan eta Josu Larrinagak Glokalia sailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.