Jatorrizko testua argitaratu eta hamabost hilabetera iritsi da plazara Herta Muller 2009ko Nobel saridunaren Atemshaukel nobelaren euskarazko itzulpena, Hatsaren kulunka, ingelesezko itzulpena baino arinago. Ibon Uribarrik egin du itzulpen lana, Jokin Zaitegi bekaren laguntzaz, eta Elkarrek plazaratu du liburua.
Bigarren Mundu Gerraren ostean Errumaniatik Errusia eta Ukrainako lan behartuetako esparruetara deportatu zituzten Errumaniako gutxiengo alemaneko kideen gorabeherak ditu ardatz nagusi Hautsaren kulunka-k. Oskar Pastior poeta izan zen deportatu haietako bat. Pastiorrek ez zuen inoiz esperientzia hartaz idatzi, baina Mullerri kontu haiei buruzko informazio asko eman zion, bion artean haietaz liburua idazteko asmoa baitzuten. Pastior hil egin zen, ordea, eta Mullerek bakarka ekin zion liburua idazteari. Lan behartuen esparruetako errealitate gordina prosa lirikoz kontatzen du nobelak.
Literaturako Nobel sariaren azken irabazlearen obra hautatu baten itzulpena sustatzen du, 2002az geroztik, Jokin Zaitegi bekak. Mario Vargas Llosaren Pantaleón y las visitadoras itzultzeko beka eskatzeko deialdia zabalik dago, abenduaren 21era arte.
Herta Mullerren 'Hautsaren kulunka' nobela euskaratu du Ibon Uribarrik
Errumaniako gutxiengo alemaneko kideen deportazioaren berri ematen du, prosa liriko baten bitartez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu