kultura

Herta Mullerrentzat izango da Literaturako Nobel Saria

Komunismo garaiko bizi baldintza gogorrei buruz idatzi zituen hainbat liburu argitaratzea debekatu zioten idazleari.

2009ko urriaren 8a
18:47
Entzun
Gaur jakinarazi dute Herta Mullerrentzat (Alemania-Errumania) izango dela aurtengo Literatura Nobel Saria. 1978an idatzi zuen bere lehen liburua -Niederungen-, baina lau urte igaro arte ez zuten kaleratu. Gainera, Errumanian soilik argitaratu zuten hasieran, eta zentsuratutako bertsioan. Liburu horren jatorrizko testua urte batzuk beranduago argitaratu zuten Alemanian.

Hainbat liburu Errumanian kaleratzea debekatu zioten Mullerri, komunismo garaiko bizi baldintza gogorrei buruz idazten zuelako. Haren liburuek arrakasta handia izan dute; batez ere, Alemanian eta Austrian. Alemanieraz idazten du.

Fisikako, Medikuntzako eta Kimikako Nobel Sariak

Literaturako Nobel Sariaz gain, Fisikako, Medikuntzako eta Kimikakoak ere jakinarazi dituzte aurreko egunetan. Charles K. Kao (Txina-Erresuma Batua), William S. Boyle (AEB) eta Georges E. Smithek (AEB) jasoko dute aurten Fisikako Nobel Saria, Venkatraman Ramakrishnan (AEB), Thomas A. Steitz (AEB) eta Ada E. Yonathek (Israel) Kimikako Nobel Saria eta Elizabeth Blackburn, Carol Creider eta Jack W. Szoztak estatubatuarrek Medikuntzaren Nobel Saria.

Sari banaketa abenduaren 10ean izango da, Stockholmen, eta saritu bakoitzak 980.000 euro eskuratuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.