Euskadi librea eta tropikala izango zela kantatzen zuen umore onean Hertzainak taldeak aurreneko diskoko (Soñua, 1984) Arraultz bat pinu batean abesti historikoan. Eta desio edo aldarrikapen horri berebiziko indarra ematen zioten saxofoiaren doinu beroek. Tito Aldama (Gasteiz, 1944) zen saxofoi hari putz egiten ziona. Aldama atzo hil zen, Gasteizen. Aspaldian gaixo zebilen. Garai zailak pasatzen ari zen azkeneko urteotan, eta kalean ere bizi izan zen.
Hertzainak taldeko kidea izan zen aurreneko bi diskoetan, eta ondorengoetan, berriz, tarteka kolaboratu zuen bere saxofoiarekin. Halere, taldean sartu aurretik, beste modu batean elikatu zuen grina artistikoa. Esaterako, dultzaineroa izan zen batetik; eta pailazoa bestetik, Los Hermanos Cheti bikotean, Txema Blasco aktore arabarrarekin batera. Tonetti anaiak ziren haien erreferentzia nagusia.
Hilberria. Tito Aldama
Hertzainak taldeko saxofoi jotzailea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu