Hilaren 5ean eta 8an izango dira Trikitixaren IX. Jardunaldiak

2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Bederatzigarrenez Trikitixaren Jardunaldiak antolatu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, Donostia Kulturaren laguntzaz eta Donostiako Euskal Jai astearen barruan. Bi ekitaldi izango dira aurten, Soinu txikia munduan lelopean. Batetik, hilaren 5ean, hitzaldia emango du Carles Beldak, soinu txikiaren bilakaera aztertzeko eta izan duen eraginaren inguruan gogoeta egiteko. Bestetik, hilaren 8an, saio praktiko bat egingo dute Imuntzo eta Beloki trikitilariek, cajun, tex-mex eta bestelako erritmoen inguruan. Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, San Jeronimo kalean izango dira bi saioak, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.