The Singing Strings, The Abstract, The Smoothis eta The Journeymen taldeetan jo eta abestu zuen Scott McKenzie musikariak (Florida, AEB, 1939). Jarraitzaile asko zituen. Ez da harritzekoa. Harena da hippyen ereserkiaren ahotsa. San Francisco abestia izan zen haren kantarik arrakastatsuena. 1967ko «maitasunaren uda» deiturikoan gorenera iritsi zen, eta ordutik hippyen ikono bihurtu zen abeslaria. Aurreko larunbatean zendu zen, 73 urterekin.
John Phillipsek sortu zuen ilean loreak eramateko gonbita egiten duen abesti hura, eta belaunaldi oso baten arreta bereganatzea lortu zuten McKenzieren ahotsarekin. Haren lagun Gary eta Raylene Hartmanek eman dute heriotzaren berri, McKenzieren webgunetik. «Azken hamabost urteetako iruzkinik lazgarriena izan da». Guillain Barreren sindromea zeukan abeslariak —horrek nerbio sistemari kalte egiten dio—, eta ospitalean bi aste eman ondoren, etxeanhil da. •
Hilberria. Scott McKenzie
Hippyen garaiko ikono eta ahotsa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu