Donostia 2016

Hiriburutzaren balioak islatuko ditu etziko ekitaldi nagusiak

Hansel Cerezaren gidaritzapean ari dira prestatzen Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren inaugurazio ekitaldi nagusia. Larunbatean izango da Elkarbizitzaren zubia ikuskizuna, Maria Kristina zubian, eta 50.000 lagun biltzea espero dute.

Hansel Cereza, Xabi Paya eta Enara Garcia, gaur, Tabakaleran. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Ainhoa Sarasola.
2016ko urtarrilaren 21a
14:50
Entzun

Donostiako Maria Kristina zubian dagoeneko ari dira larunbateko ekitaldirako tresneria guztia antolatzen. Ikuskizun handia izango dela azaldu du Hansel Cerezak, La Fura dels Baus-eko sortzaile izandakoak. Hark diseinatu du ekitaldia, eta hiriburutzaren balioak islatuko dituela azaldu du. Xehetasun handirik ez du eman nahi izan, baina herritarren parte hartzea eta Mikel Laboaren Baga, Biga, Higa kantua funtsezko osagaiak izango direla aurreratu du, eta "eduki emozionalari" eman dio garrantzia. "Helburua donostiarrek beren ekitaldia egitea izan da".

Ia mila lagun ari dira ekitaldirako entseguetan parte hartzen, eta beste 300 bat boluntario ariko dira egunean bertan laguntzen. Publikoa bera protagonista izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Zubian eta inguruetan 50.000 lagun inguru biltzea aurreikusten dute. Beste horrenbeste eskuorri banatuko dituzte, Laboaren abestiaren hitzekin, jendeak kanta dezan. Inguruko pasealekuetan pantaila erraldoiak jarriko dituzte, baina ikuskizuna Mundaiz eta Santa Katalina zubietatik zein ibaiertzetatik ikusi ahal izango dela azaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.