Aurreko batean, euskaltegiko irudi batzuk grabatzen aritu ziren. Gaurkoan, aldiz, atzerako pausoak eman dituzte eta hasierako momentuetara itzuli dira. Juan Martinek esan dio agur bere erdal inguruari eta baserrirako bidea hartu du. Maldan gora doala, auto bat geratuko da herrira gerturatzeko. Auto barruan, Anjel Alkain aktoreak hartuko du. Antzezle andoaindarrak Afroren papera betetzen du; Desastre baserrikoa berau.
Bero sargoriak inguru guztiak lehortzen zituen arren, lana ez dago alde batera uzterik eta aurreikusitakoarekin betetzea litzateke onena. Jakinarazi digutenez, filmerako dagoen aurrekontua ez da oso zabala, beraz, dauden baliabideekin aurreraegin beharra dago. Adibidez, eszena bat ezin da nahi bezain bestetan grabatu, aurrekontuak ez baitu onartzen.
Hala ere, esfortzu handiak eginez, errodajea aurreikusitakoaren arabera egiten ari dira. Leku desberdinetatik etorritako jendeak egiten du lan errodajean eta langileen profesionaltasuna agerian geratzen da, bertara gerturatu garenontzat bai, behintzat.
'Kutsidazu bidea, Ixabel'
Hirigunetik herrirako bidean
Errodaje lanek ez dute istorioaren haria zehatz-mehatz jarraitzen. Grabaketa ez da istorioaren jarraikortasunaren arabera egiten. Gaur hasiera graba dezakete, baina, bihar, agian, amaieraren errodajearekin arituko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu