Itxaro Bordak idatzitako Gerezien denbora pastorala estreinatu dute. Beñat Axiari musikariak zuzendu du, eta, pastoralgintzako historian lehen aldiz, hiri eta industria girora eraman dute istorioa. Baionako burdingintza langileen bizipenak, nekeak eta borrokak kontatzen dira lanean. Baionako portuan antzeztu dute, hau da, pastoralak kontatzen dituen gertaera historikoak jazotako lekutik gertu.
'GEREZIEN DENBORA'
Hiriko lehen pastorala
Itxaro Bordak idatzitako 'Gerezien denbora' pastorala estreinatu dute gaur, Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu