Ezohikoa izan zen. Euskal Herrian ez zuten inoiz eman halako kontzertu handirik. Baina beraiek izan ziren. Hiru lagun, hiru instrumentu eta 10.000 lagun saltoka jartzerainoko indarra.
Kontzertuaren aurretik ere bero zegoen giroa, eta handia zen ikusmina. Agertokira azaldu orduko, argi gelditu zen enpatiko zegoela publikoa eta gogotsu zetozela musikariak. Dardara jo zuten aurrena, hitzik egin gabe, eta Zuri eta Infrasoinuak jo ostean egin zituen lehen hitzak Gorka Urbizu abeslariak. Mezu argia eman zuen: "Gabon. Ondo pasa dezagun, gaua luze joango da, eta ez dugu gehiago itxarongo".
BEC handian aritu arren, berezkoa duten umiltasunez aritu ziren agertokian, eta ez zituzten ahaztu hasieran lagun izan zituzten areto txikiak. Hala esan zuen Urbizuk: "Hemen Euskal Herriko zenbait areto txiki ordezkatuta. Euren sostengua eman zigutenei, eskerrak. Ez dadila haria eten".
Infrasoinuak disko osoa jo zuten, segidan, eta Katedral bat kantuarekin izan zen kontzertuko lehen leherketa. Handik aurrera asko izan ziren kontzertuak goia jo zuen uneak. Baina baita une lasaiagoak ere. Izan ere, aurreneko zati indartsuaren ostean, atal akustikoa etorri zen, eta han, hunkigarriak izan ziren uneak.
Besteak beste, Arkaitz Miner izan zuten lagun zati horretan. Iñigo Cabacasen auzia salatu zuten; Joseba Sarrionandiaren bidez, errefuxiatuak gogora ekarri zituzten; Min hau abestuz Altsasuko auzia salatu zuten... eta haietan guztietan, poesia goratu.
Eta, gero, berriz ere egurra. Bisen aurretik, hirugarren eta azken zatia. Agertokia aldatuta, aspaldiko kantuei ekin zieten. Saltoka hasi ziren Ikasten kantuarekin eta intentsitate handiagoz edo txikiagoz, halaxe eutsi zioten amaierara arte. Etsia; Jaio, musika, hil; FAQ, Libre... Eta aldarrikapenak berriz ere; indiferentziaren kontra, erretiratuen babesean...
Biziraun; Denak ez du balio; Bigarren eskuko amets... eta txistu eta oihu artean agertokitik jaitsi ziren Berri Txarrak-eko hiru kideak. Argi zegoen ez zela azken abestia izango, eta ez zen izan. Gogotsu itzuli ziren, eta Maravillas kantua Brasilen aste honetan hil duten Marielle Francori eskaini zioten. Oreka eta leherketa maximoa eta bukaera Oihu abestiarekin.
Sareak sutan
10.000 lagun izan ziren kontzertuan, eta haietako asko izan dira bere iritziak eta emozioak sare sozialetan azaleratu nahi izan dituztenak. Hainbat komentario, argazki eta bideo aurkitu daitezke.
Hitzik gabe atzokoa deskribatzeko. Eskerrikasko @berritxarrak !!! #BerriTxarrakBECenpic.twitter.com/jn8toESLDS
— Aitor Larburu (@Larburu) 2018(e)ko martxoak 18
Berri Txarrak izen da orgasmikoa, brutala. Milesker peña!
— Lagun Izoztua (@enekoitz5) 2018(e)ko martxoak 18
Bejondeizuela #berritxarrak. Guretzako berezia zara. @berritxarrakpic.twitter.com/0Esjrk0tEf
— Ander Aldanondo (@aldanondoen) 2018(e)ko martxoak 18
Gaur bizitutakoa berriro errepikatzea oso zaila izango da. Hau mugarri bat da! Eskerrik asko #berritxarrak hainbestegatik! Ez dadila haria eten! pic.twitter.com/WpyG8z50CG
— Xagu (@xagu) 2018(e)ko martxoak 18
Saltoan, airean, oinek (l)ur(r)a ikutu orduko begi itxiek ateratzen dizuten irri horren indarra @berritxarrak#infratour2018pic.twitter.com/3mhk8mJuyI
— Alfre Elgezabal (@AlfreElgezabal) 2018(e)ko martxoak 18
Eta gustatu ez zaion bakarren bat ere bai.
@berritxarrak berritxarrak-en kontzertua gustatu ez zaion bakarra naiz? Meza ematen zuen... geratu.jarraitu.ixildu.jarraitu. #BerriTxarrak#BEC
— Mundog (@ilargitxakurra) 2018(e)ko martxoak 18
Izugarriaaaa izan da, INFRASOINUAK gara baina entzungo gaituzue!!! Mila esker @berritxarrakpic.twitter.com/kyHVTV8FCf
— Beñat Amenabar (@Bamenabar) 2018(e)ko martxoak 18
Brutala esatea gutxi da @berritxarrak eta Maravillas... ezin deskribatuzkoa pic.twitter.com/BBYoYaBMIi
— Maialen U. Irureta (@m_unanue) 2018(e)ko martxoak 18
Hona Gaizka Peñafielek kontzertuko irudiekin osatu duen bideoa:
[youtube]https://youtu.be/pOTLugNSkCM[/youtube]