Historialaien lehen Galeusca topaketa egingo dute abenduan Bartzelonan

Ikerketen berri eman, eta elementu komun zein bereizgarriak aztertzea da jardunaldien helburua

Bilbo
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Abenduaren 10ean eta 11n bilduko dira lehenengo aldiz Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako historialariak Bartzelonan egingo dituzten topaketetan. Hiru herrialdeetako erakunde eta elkarteek hartuko dute parte. Euskal Herriari dagokionez, EHUko Historia Saileko ikerketa taldea eta Eusko Ikaskuntzako Historia Saila izango dira han.

Bilkuraren helburua ikerketen berri eman eta ikuspegi konparatibo batetik aztertzea izango da; historiaren interpretazioan, elementu komun eta bereizgarriak aztertzeko.

Hiru ataletan banatu dituzte topaketak, eta bakoitzean hiru herrialdeetako ikertzaileek beren lanak aurkeztuko dituzte. Lehenengoa, aro berrian kokatuko da. Bigarrenean, XIX. mendeko hiru nazioetako mugimendu kultural eta politikoa aztertuko dute. Hirugarrengoan, berriz, XX. mendeko diktadura frankistak hiru nazioetan izan zuen eraginaren inguruan hitz egingo dute. Kasu horretan, EHUko historia garaikideko irakasle Josu Chuecak, Euskal Herrian frankismoak izan zuen eragina aztertuko du, «Agur» hitza debekatua, Espainia goratzeko garaiak dira hitzaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.