Aurtengoan, lehen ohi zuen bezala, 10 eguneko iraupena izango du Donostiako Zinemaldiak. Iaz 9 egunekoa egin behar izan zuten, diru arazoak tarteko. Irailaren 15etik 24ra bitartean ospatuko da aurtengoa.
18 film jasoko dituen sail ofizialeko kartela Juanra Martinek egin du. Alfred Hitchcocken irudia dago bertan: Donostiara egin zuen bisitaldi batean ateratako argazkia.
Donostiako Zinemaldia
Hitchcock omenduko dute aurtengo zinemaldian
Donostiako Zinemaldiaren 53. edizioko kartelean Alfred Hitchcock zuzendari ingelesa jarri dute. Izan ere, aurten, 25 urte betetzen dira suspentsearen maisua hil zenetik. Atzera begirakoak Robert Wise eta Abel Ferrara zuzendarienak izango dira, eta =iRebeldes e insumisas =i zikloak aparteko garrantzia izango du: emakumearen egoera sozialaren aldaketak jaso asmo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu