ZINEMA

Hitchcocken figura, erakusketan

'Hitchcock, suspensetik harago' erakusketa zabalduko dute bihar Donostiako San Telmo museoan.

Erakusketaren irudi bat. BALLESTEROS / EFE
Maialen Unanue
2017ko ekainaren 15a
12:41
Entzun

Fotograma handituak, filmen sekuentziak, storyboard-ak, dekoratu, jantzi eta ile-orrazkeren zirriborroak... Alfred Hitchcocken (1899-1980) filmen inguruko askotariko materiala bildu dute Donostiako San Telmo museoan. Bihar zabalduko dute erakusketa, eta ikusgai izango da urriaren 1era bitartean.

Lan andana egin zituen, eta guztiak zerrendatuta baldin badaude ere erakusketaren hasieran, ez dute haren filmografiaren erakusketa lineal bat osatu: bere zinemaren "funtsezko gakoen" inguruko begirada orokor gisa planteatu dute. Hala, bost ataletan banatu dute: sarrera, Hitchcock ukitua, Emakumeak eta gizonak, Hitchcock eta bere garaia eta Tramaren ifrentzua: itxurak eta trikimailuak.

Ikusmen urritasuna dutenentzat, aretoko testuak egokitu eta word batean bildu dituzte, deskargatu eta telefonoan entzun ahal ditzaten erakusketa bisitatu bitartean. Erakusketak iraun bitartean, zenbait ekitaldi egingo dituzte horrekin lotuta. Besteak beste, haren hainbat film emango dituzte, Spellbound (uztailaren 4an), Rebecca (uztailaren 11n), Vertigo (uztailaren 18an), The Birds (uztailaren 29an) eta Psycho (abuztuaren 26an).

Erakusketa Madrilen jarri zuten lehenengo aldiz; Donostian, lehenengo hartan erakutsi ez zituzten elementu batzuk bildu dituzte. Besteak beste, familiarekin eta lagunekin ageri den pelikula bat ikus daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.