Hitchcocken film berrituak emango dituzte Cannesen
ZINEMA. Alfred Hitchcock, Roberto Rossellini, Roman Polanski, Agnes Varda, Sergio Leone, Claude Miller, John Brooman, Keisuke Kinoshita eta beste hainbat zinemagileren filmak zaharberrituak eskainiko ditu Cannesko zinema jaialdiko Cannes Classics sailak aurtengo ekitaldian, maiatzaren 16tik 27ra bitarte. Polanskik bere film zaharberrituen emanaldietan izango dela agindu du, Tess filmaren kopia berria ikusi eta gero «txundituta» geratu dela aitortu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu