Hockneyk 'Mendiko sermoia' lanaren irakurketa berria egin du
A Bigger Message (Mezu zabalago bat) izenburuko lanen bidez, David Hockneyk Claude Lorrain artista frantziarraren Mendiko sermoiaXVII. mendeko lanaren bestelako interpretazio bat egin du. Lorrainen perspektibaren erabilerak erakarri zuen lanera, 2009an New Yorken (AEB) koadroa ikusi zuenean. Haren lanetik abiatuta, Hockneyk konposizioaren zenbait bertsio sortu zituen: horietako batzuk, originaletik gertuago; besteak, guztiz berriak. Proiektuaren azken emaitza 30 mihiseko lan bat da, formatu monumentalekoa. Tamainaren erabileraren bidez, artistak agerian uzten du espazioa irudikatzeko trikimailua. Horrekin batera, hasiera batean pintatutako zenbait bertsio ikus daitezke, eta AEBetan pintatutako zenbait paisaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu