Musika

Hogei saio baino gehiago dauzka hitzartuta Donostiako Orfeoiak urte honetarako

Murrizketak direla eta, gero eta saio gutxiago izaten dituztela azaldu dute Orfeoiko presidenteak eta zuzendariak.

2013ko urtarrilaren 15a
16:27
Entzun

2013rako hitzartuta dauzkaten saioen eta joan den urteko balorazioaren berri eman dute Jose Mari Etxarri Donostiako Orfeoiaren presidenteak eta Jose Antonio Sainz Alfaro zuzendariak. Aurten hogei saiotik gora hitzartuta dauzkate jada, eta urtea 30 saiorekin amaitzea espero dute. Izan ere, salatu dute gero eta diru gutxiago bideratzen dela kultur ekintzetara eta Orfeoiaren saio kopuruan nabarmen eragiten duela horrek. "Ezohiko urtea izan da 2012a, 24 saio eta grabazio bakarra egin baititu Orfeoiak. 2013a hobea izatea espero dugu", azaldu du Etxarrik. Izan ere, beste urte batzuetan 40 saio inguru egin izan dituzte.

Sainz Alfaro eta Etxarri 2013rako aurreikuspenez aritu dira. Hogei saio baino gehiago hitzartuak dauzkatela jakinarazi dute, horietako bat Parisen eta beste bi Tolosan (Okzitania). Orfeoi Txikik ere apirilaren 23an Donostiako Txistulari Bandarekin batera kontzertua eskaini eta grabatuko du. Egun horretan beteko da Raimundo Sarriegi konpositorea hil zeneko 100. urteurrena, eta emanaldia egingo dute elkarrekin Parte Zaharreko Santa Maria elizan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.