bertsolaritza

'Hustubetehustu' ikuskizuna Bertso Egunean, Jorge Oteiza gogoan

Bertsozale Elkarteak egun osoko festa antolatu du larunbaterako. Donostian izango da. Kursaaleko jaialdia 18:00etan hasiko da. Eskulturgile eta pentsalariak "bertsolaritzari begirunea" aitortu ziola dio elkarteak.

2010eko urtarrilaren 26a
16:32
Entzun
Larunbat honetan izango da aurtengo Bertso Eguna, Donostian, Hustubetehustu lelopean. Jorge Oteiza eskulturgile eta pentsalaria (Orio, 1908-2003) izango dute gogoan, bertsolaritzaren alde egin zuela iritzita. "Bertsolaritzari begirunea aitortu zion", dio Bertsozale Elkarteak. Andoni Egaña bertsolariak gogoratu du, esaterako, bertsolaritzaz asko idatzi zuela Oteizak, edota Bertsozale Elkartearen ikurra egiteko haren lan batean oinarritu zirela.

Dena dela, ekitaldiari ez diote "omenaldi kutsurik". "Oteizaren ideiak eta ateraldiak oholtza gainean frogak egiteko baliatu nahi dira; haren esaerak, izaera, esaldiak… gurera ekarri, moldatu eta probatu".

Egun osoko festa antolatu du elkarteak larunbaterako. 12:00etatik aurrera bertsolariak kantuan ariko dira Bulebarrean eta Parte Zaharrean.

18:00etan Hustubetehustu ikuskizuna hasiko da Kursaaleko areto nagusia. Egaña eta Unai Elizasu izango dira saioaren gidariak eta hemeretzi bertsolari izango dira kantuan. Zortzi bertsolarik ardaztuko dute saioa: Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Xabier Silveira, Jon Maia, Jokin Sorozabal, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiok.

21:00etatik aurrera, berriz, afaria eta festa Kursaal jatetxean. Afariko txartel guztiak dagoeneko saldu dira eta arratsaldeko ikuskizunerako 400 sarrera daude saltzeko www.bertsosarrerak.eu atarian ostirala bitartean -sarrerarik geratuko balitz, larunbatean bertan Kursaaleko lehiatilan jarriko dituzte salgai 16:00etatik aurrera-.

41. Bertso Eguna izango da aurtengoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.