Zuzendari suediarrak Lars Kepler idazlearen best seller-a egokitu du. Serial killer batek familia bat hilko du gupidagabe. Kide bat salbatu egingo da, ordea. Kasua aztertzen ari den poliziak prestigioa galdu duen hipnotizatzaile bati laguntza eskatuko dio, baina handik gutxira hipnotizatzailearen semea bahituko dute.
Korapilo horren hariak askatzen saiatu da zuzendari suediarra. Prentsaurrekoan adierazi du badakiela "bigun" fama duela, beti "pelikula beroak" egitea leporatzen diotela. "Gauza gordinagoak egin nahi nituen". Eta iruditzen zaio lortu duela: "AEBetan beste tonu batean egiten dituzte thriller-ak. Uste dut gurea errealagoa dela". Hartara, tramaren gainetik jarri ditu pertsonaiak: "Ez nituen pertsonaiak argumentuarengatik sakrifikatu nahi".