Soslaia. Stephane Hessel
Ia mende bat giza eskubideen alde
Testuaren gardentasuna eta zorroztasuna aipatu dira, mezuak irakurle askorengan sortzen duen adostasunarekin batera, Indignez-vous !-en arrakastaren gako nagusitzat. Baina Hesselen biografiak emandako bermea ere lagungarri izan da. Berlinen jaio zen, 1917an. Zazpi urte zituela Parisa aldatu zen haren familia, eta 1937az geroztik frantziar herritartasuna du. Charles De Gaulle jeneralari fidel, Erresistentzian borrokatu ostean, Gestapok atxilotu zuen 1944an. Torturatu eta Buchenwaldeko zigor-esparrura deportatu zuten. Hiltzera kondenatu zuten baina bi bider ihes egin zuen. NBEren funtzionarioa zela, 1948an, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hamabi idazleetako bat izan zen. Aljeriarren eta palestinarren eskubideen defendatzaile izan da, besteak beste, geroztik.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu