KULTURA

Iñaki Beobidek jasoko du I. Antzerkizale Saria

Hilaren 27an emango dio saria Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak aurten lehen aldiz banatuko duen saria, Villabonan egingo den I. Antzerkizale Egunean.

2010eko azaroaren 18a
13:04
Entzun
Iñaki Beobidek jasoko du EHAZE Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak aurten lehen aldiz banatuko duen Antzerkizale Saria. Hizkuntzarekiko kezkak bultzatuta, 1960ko hamarkadan Jarrai antzerki taldearen sortzaileetako bat izan zen Beobide, eta bere zuzendaritzapean, taldea "korronte berritzailearen buru"bilakatu zela nabarmendu du EHAZEk saria hari aitortzeko. Hilaren 27an jasoko du, Villabonan (Gipuzkoa) egingo den I. Antzerkizale Eguneko ekitaldi nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.