HILBERRIA

Iñaki Epelde margolaria zendu da

1958an jaio zen, Tolosan (Gipuzkoa), eta 1980. urtetik ziharduen artelanak egiten. Bideoa: Epelderen sendiak urte hasieran eginiko bideoa. [Vimeo]http://vimeo.com/56594884[/Vimeo]

2013ko martxoaren 15a
14:35
Entzun

Iñaki Epelde margolari tolosarra hil da, 55 urte zituela. 1958an jaio zen, eta filosofia ikasketak egin bazituen ere, artelanak egiten ziharduen 1980tik.

Entitate publiko eta pribatu ugaritako muralak egin zituen. Halaber, hainbat eskultura ere egin zituen.

Mendikotako Algereki galerian (Zuberoa) bere obrak erakutsi zituen joan den urtean, uztailaren 14tik irailaren 15era. Bere sendiak erakusketa hartako irudiekin bideo bat jarri zuen sarean urte hasieran, 2013rako zorion mezu modura.

Bideoan Epelde ageri da koadroak zintzilikatzen. Benito Lertxundik eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatu zuten Udazken Koloretan abestia jarri diote bideoari.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.