ARTEA

Iazko kopuruarekin alderatuta, Bizkaiko Diputazioak %3 murriztuko du Bilboko Guggenheim museoari dagokion diru ekarpena

Aldundiak 3.757.000 euro emango dizkio museoari, haren ekintzak eta erakusketak finantzatzeko. Aurrekontua 24,17 milioi eurokoa da, iazkoa baino %2,6 murritzagoa.

Igor Susaeta.
2013ko apirilaren 30a
19:41
Entzun

Datu horiek eman ditu Unai Rementeria diputazioko bozeramaileak. Enpresa pribatuek ere, ehun baino gehiagok, egiten dute haien ekarpena, eta aurten museoaren aurrekontuaren %25,5a beteko dute, sei milioi euro pasatxo emanez. Iaz aurrekontuaren %26,8a estali zuten; beraz, %1,3 batean jaitsi da ekimen pribatuaren ekarpena.

BBk Fundazioak, berriz, urteroko zifra emango du: 750.000 euro.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.