Iban Aiesta donostiar zuzendaria uztailean hasiko da Vera euskarazko film luzearen grabaketa lanekin, Erronkarin. Besteak beste, Santa Barbaran, Burgin eta Izaban ariko da irudiak hartzen. Bardean ere egingo ditu grabazioak, baita Espainian ere (Aragoin).
2009an bi aste bi artzainekin pasatu zituen Aiestak, eta esperientzia hura baliatu nahi du lan honetarako. Pelikulan emakumezko artzain gazte batek bere bailarara itzultzea erabakitzen du, istripu bat izan eta ibaiak eraman ondoren.
Patricia Lopez, Nia Acosta, Urko Olazabal eta Juan Ignacio de Paul izango dira aktore nagusiak.
Aiesta Antropologian lizentziatua da —Londresen, 2003an—. 2001 eta 2004 artean hiru film labur egin zituen: Ginger, Hilotzaren begietan eta Alabama. 2006an egin zuen lehen luzea: Pedra, peixe, río: Itamatatiua. Orain Azalpean euskarazko pelikula luzearen proiektuarekin ere badabil.