Ibilaldia Elkarteak Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia ekainaren 3ra atzeratzea erabaki du, "Bizkaian maiatzean suertatu daitezkeen ekimen garrantzitsu guztiek bere espazioa izan dezaten", eta denek "parte hartzeko aukera" izan dezaten. Hala jakinarazi dute Ibilaldiaren webgunean.
Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako partida maiatzaren 25ean jokatuko da, eta horren harira egon daitezkeen ekitaldiak aintzat hartu dituzte antolatzaileek.
Maiatzaren 27an zen egitekoa Ibilaldia. Trapagarango Itxaropena ikastola laguntzeko egingo da aurtengoa.
Aurtengo Ibilaldiaren abestia eta bideoklipa Leioako Basaki taldeak egindako kantua da, Maiatzean meatzean izenekoa. Sare sozialen bidez aukeratu dute abestia.