Idatzizkotik ahozkorako jauziaz ariko dira Ahoa Bete Hots jardunaldietan

'Idatziak ahotsa hartzen duenean' zer gertatzen den aztertuko dute azaroaren 2tik 4ra Villabonan, Mintzolan

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Mintzola fundazioak Ahoa Bete Hots jardunaldiak antolatu ditu, bigarrenez. Azaroaren 2tik 4ra izango dira, Mintzolaren egoitzan, Villabonan (Gipuzkoa),eta ahozkoa eta idatzia bereiz- tea izango da asmoa.Izena urriaren 6tik 19ra eman ahal izango da.

Idatziak ahotsa hartzen duenean izenburupean, hainbat arlotako lagunek jorratuko dute gaia. Unibertsitateko irakasleek, ipuin kontalariek eta bertsolariek parte hartuko dute, besteak beste. Horien artean izango dira Joxerra Garzia, Uxue Alberdi, Joxemari Carrere eta Arantza Ozaeta.

Aurtengo jardunaldiek bi berrikuntza izango dituzte, Josune Zabala Mintzola fundazioko zuzendariak iragarri duenez. Egunero saio praktikoak egingo dituztela jakinarazi du; horrekin batera, jardunaldien grabaketak webgunean eskainiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.