Idazketa, arte sorkuntza modura, Ernest Lluch kultur etxean
Idatziak beti erabili izan dira artearen historian, baina XX. mendean hasi zen ohitura hori hedatzen. Tapiesen idazkerak, eskuizkribu moduak, mezu sekretu eta esanahien anbiguotasuna batzen ditu, eta egiturazko osagai garrantzitsu gisa erabiltzen ditu, Antonella Montinaro komisarioaren hitzetan. «Tapiesek idazketarekin izan duen harremana errealitatetik eratortzen diren konplexutasunen ikuspegiarekin lotuta dago. Esparru bat sortu, eta bertan hitz ulertezinak idazten edo zirriborratzen ditu, batzuetan, paper orria sistematikoki betetzen du». Idatzien inguruko erakusketa uztailaren 2an zabalduko dute, Ernest Lluch kultur etxean, eta uztailaren 28ra arte ikusi ahalko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu