Literatura

Idazleen Biltzarra apirilaren 21ean iraganen da

Saran izanen da, eta Erramun Bachoc, Manex Pagola eta Patrice Rouleau omenduko dituzte.

Gaurko aurkezpeneko irudi bat. S. SENCRISTO
Nora Arbelbide Lete.
2014ko apirilaren 10a
21:14
Entzun

Manex Pagola kantu egile gisa gogoratu eta omenduko du biltzarrak. Erramun Bachoc Pinkundean, Euskal Kultur Erakundean, Euskaraz bizi metodoaren alde zein inkesta soziologikoetan egin lanagatik. Eta hirugarren autorea marrazki egilea dute. Patrick Rouleau marrazkilaria Kaiku, Gros Moineau eta Moinillon pertsonaien sortzaile gisa dute omenduko.

Omenaldiez gain, dozenaka idazlek errana dute presente izanen direla beren berrikuntzez zuzenean bertaratuko direnekin aipatzeko. Horien artean, Maiatzek argitaratu hiru autore. Emilio Lopez Adanen Biolentzia politikoaren memoriak 1967-1978, Xipri Arbelbideren Gogoetak eta Andre Peesen Baionako exaugetatik euskal sinboloak eta matematika liburukiaren bigarren atala. Berritasunen artean, Mixel Itzainaren Xalbador aurkeztekoa du bere aldetik Elkarrek. Eneko Bidegainen Lehen mundu gerra Euskal Herrian ere labean du argitaletxeak, baita Gazteluma bekaren irabazlea ere. Sarako prest izanen da liburua. Autorea heldu den asteazkenean emanen dute ezagutzera. Hatsaren poesiak, berriz, ehun bat olerkari elkartzen dituen Hatsaren poesia 2014 liburua ekarriko du Sarara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.