Madrilgo Udalak Ifema osatzen dutenen presazko bilera eskatu zuen atzo, hark erakusketa kentzeko eskatu zuela jakin bezain pronto. Gaur, bilera horren ondorioa etorri da: Ifemak barkamena eskatu du, eta nahi badu, erakusketa berriz jartzeko aukera eman dio Helga de Alvear galeristari.
Ifemaren kapitalaren %93 Udalaren, Madrilgo Erkidegoaren eta Merkataritza Ganberaren artean banatuta dago, eta gainerako %7 Montemadrid fundazioarena da. Haiek guztiek adostuta etorri da gaurko zuzenketa, Clemente Gonzalez Ifemako presidentearen bitartez. Etorkizunean halakoak saihesten saiatuko direla jakinarazi du, gainera.