Igandean haizatuko dituzte Laboaren errautsak, Lesakako Agiña mendian

Oteizak Aita Donostiaren omenez egindako eskultura dagoen lekuan zabalduko dituzte, eguerdiko 12:30ean. Hasieran hurbilekoekin soilik eman nahi zion azken agurra familiak, baina jendearen samina eta dolua adierazteko gogoa ikusita non eta noiz izango den jakinaraztea erabaki dute.

2008ko abenduaren 4a
18:35
Entzun
Datorren igandean, abenduaren 7an, emango diote azken agurra Mikel Laboa kantari eta musikari zendu berriari: Lesakan (Nafarroa), Agiña mendian, Oteizak Aita Donostiaren omenez egindako eskultura dagoen lekuan haizatuko dituzte errautsak, eguerdiko hamabi eta erdietan. Hasieran, ekitaldi hori hurbilekoekin soilik egiteko asmoa zuten Mari Sol Bastida emazteak eta bien seme-alabek, baina, azkenean, jende askok kantariari azken agurra emateko gogoa adierazi duela-eta lekua eta ordua publiko egitea erabaki dute.

Laboa joan den astelehen goizaldean hil zen Donostiako Poliklinika erietxean, azkenaldian osasunez makal ibili ondoren. Musikariaren heriotzak samin handia piztu du eta dolu agerpen handiak eragin ditu kultur munduan, eta, oro har, herritarren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.