Igandean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken-aurreko kanporaketa, Igorren

Aissa Intxausti, Asier Galarza, Eneko Aldana, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga eta Oihana Bartra bertsolariek kantatuko dute. Azaroaren 1ean izango da azken kanporaketa.

Unai Mendiburu bertsolaria, Erandioko azken saioan. BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA
Jone Bastida Alzuru.
2023ko urriaren 27a
12:10
Entzun

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken-aurreko kanporaketa jokatuko da igandean, Igorren. Lasarte aretoan izango da, 17:00etan, eta bertsolari hauek kantatuko dute: Aissa Intxausti, Asier Galarza, Eneko Aldana, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga eta Oihana Bartra. Gai jartzaile, berriz, Amaia Ugalde arituko da.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da Lemoako finalaurrekorako, eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Hain zuzen, azaroaren 1ean jokatuko da, asteazkenean, azken kanporaketa, Lekeition, eta orduan argituko da zein bertsolari arituko diren finalaurrekoetan.

Lekeitioko saioan, bertsolari hauek hartuko dute parte: Aitor Arrutia, BeƱat Bilbao, Eneko Abasolo Abarkas, Koldo Gezuraga, Maite Sarasola eta Peru Irastortza. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eusatarian.

Arabako azken kanporaketak, asteburuan

Bihar eta igandean jokatuko dira Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketak, eta orduan jakingo da zer bertsolari izango diren urtarrilean hasiko den txapelketan.

Seina bertsolarik kantatuko dute asteburuko saio bakoitzean. Bihar, Legution, hauek arituko dira: Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego, Danel Herrarte, Eukene de los Aires, Hegoi Amabizka eta Izar Mendiguren. Araian izango den igandeko azken kanporaketan, berriz, hauek: Asier Otamendi, Manu Bendala, Oier Arbina, Aitor Najera, Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.