Igeldoko sarrera ordainduta sartu ahal izango da Kutxa Kultur Jaialdira
Festibala irailaren 7an eta 8an egingo da Donostian, eta parkera sartzeko 10 euroak kobratuko dituzte
Kutxa Kultur Jaialdia irailaren 7an eta 8an egingo da Donostian, Igeldoko parkean, eta doakoa izango da. Parkerako sarrera besterik ez da ordaindu beharko: 10 euro. Maximo Park, The Horrors, Love of Lesbian, Anari, Russian Red, Los Campesinos eta beste hainbat talde ariko dira jaialdian. Antolatzaileek eta Kutxabankeko ordezkariek esan dute «publiko zabal eta familiartekoa» lortu nahi dutela neurriarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu