Juan Kruz Igerabideren Jonasen ipuinak, Felipe Juaristiren Tarzan eta pantera emakumea eta Michael Enderen Magia-eskola Desioen Erreinuan liburuak argitaratu ditu Aizkorri argitaletxeak.
Juan Kruz Igerabidek sortutako Jonas pertsonaiaren ipuinak biltzen ditu Jonasen ipuinak liburuak: Jonas eta hozkailu beldurtia, Jonas larri, Jonasek arazo potolo bat du... Mikel Valverde da liburuko ilustrazioen egilea.
Juaristiren Tarzan eta pantera emakumea liburuak gaztetxo baten bizitzan sortutako egonezina du kontagai. Etxean ezkutuan dagoen sekretua ezagutzera iritsiko da, baina ezagutza horrek mina eta desosegua ekarriko dizkio.
Magia-eskola Desioen Erreinuan liburuan, Desioen Erreinura egindako bisita bat kontatzen du Michael Endek, Kathrin Treuberren ilustrazioen laguntzaz.Naroa Zubillagak euskaratu du Endek idatzitako testua.
Igerabideren, Juaristiren eta Enderen liburu bana kaleratu du Aizkorrik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu