BERTSOLARITZA

Igor Elortzak irabazi du Bizkaiko Bertso Txapelketako azken-aurreko kanporaketa

450 puntu eskuratu ditu Elortzak. Abenduaren 15ean izango da finala, Bilbon, Miribillan.

2012ko urriaren 29a
14:40
Entzun

Ekaitz Larrazabal, Gari Sarriugarte, Gorka Lazkano, Igor Elortza, Joseba Artza eta Nerea Ibarzabal aritu ziren atzo kantuan Sopelako frontoian, Bizkaiko Bertso Txapelketako azken-aurreko kanporaketan. Elortza izan zen garaile, 450 puntu eskuratuta.

Bigarren Lazkano izan zen, 407 puntu erdietsita. 400 puntuko langatik behera geratu ziren gainontzekoak: Joseba Artzakek, 392; Garikoitz Sarriugartek, 391; Nere Ibartzabalek, 391; eta Ekaitz Larrazabalek, 315.

Herenegun, Fredi Paiak irabazi zuen Mungian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa: 443,5 puntu batu zituen. Haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Iñaki Iturriotz (393,5), Ander Elortegi (377), Malen Amenabar (370,5), Txaber Ormazabal (352) eta Peru Vidal (345).

Bosgarren eta azken kanporaketa Zornotzan egingo da, azaroaren 4an. Iratxe Ibarrak eta Ibon Ajuriak irabazi zituzten lehen biak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.