Arkeologo talde batek biztanlerik gabeko uharte bateko lurrak arakatuko ditu, Ameriketako Estatu Batuetako kostaldean, Maine estatuan. Istorio hori du oinarrian Elkarrekin together-ek, eta nondik norako guztiak azaldu ditu Xabier Agote Albaolako presidenteak gaur Zurriolako butaka-n. Migueltxo Molinak, Pablo Iraburuk eta Igor Otxoak zuzendu dute dokumentala. "Hau ez da James Bond, baina istorio estatiko bat erakargarri bihurtzea lortu dute. Izan ere, dokumentala ez da batere estatikoa", esan du Agotek. 4K teknologian grabatu dute, eta Otxoak nabarmendu du irudia "oso zaindua" dagoela. Gaineratu du Elkarrekin toghether ez dela soilik film bat, baizik eta proiektu handiago baten parte. Diasporarekin lotura du proiektu horrek, eta dokumentala Amerikako hainbat tokitan proiektatuko dute urrian.
Euskal Zinemaren Galan, Zinemira saria jasoko du gaur Julia Juaniz muntatzaileak, eta haren filmen irudi batzuk ikusi ahal izan dira saioan. Ricardo Darinek Donostia saria jasoko du gaur bertan, Kursaalean, eta Argentinako aktore horren inguruko bideo erreportaje bat eman dute.
Kritikarien solasaldian, Goiena taldeko Imanol Gallego eta Argia aldizkariko Mikel Garcia izan dira.
Saioaren amaieran, Hamaika telebistako ZokorriZta pertsonaiaren umore berezia iritsi da.