Irailaren 22an hasiko da aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Orion, eta abenduaren 16an bukatuko, Donostian Hain zuzen, Illunbe zezen-plazan izango da finala, lehen aldiz, 17:00etan hasita. Halaxe jakinarazi dute gaur antolatzaileek, aurkezpenean. G puntua izango du leloa txapelketak.
79 bertsolari ariko dira, eta haien artean ez da izango Maialen Lujanbio egungo txapelduna. Bai 2003ko finaleko beste zazpi lagunak: Jexux Mari Irazu, Iñaki Gurrutxaga, Ekaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jon Martin eta Amaia Agirre. Hauek, gainera, final-laurdenetan sartuko dira txapelketan.
Finalaurrekoak Eskoriatzan (azaroaren 17an), Oiartzunen (azaroaren 24an) eta Ordizian (abenduaren 1ean) jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera. Final-laurdenak, Azkoitian, Irunen, Eibarren, Zumaian eta Tolosan. Lehendabizi, sailkapen fasea, Orion ez ezik, Legazpin, Hernanin, Zaldibian, Usurbilen, Zumarraga-Urretxun, Ataunen, Getarian, Elgetan, Errenterian, Arrasaten eta Hondarribian.
Hemeretzi lagun ariko dira epaile, eta zazpi gai-jartzaile. Antolatzaileek esan dutenez, aurtengo txapelketa "inoiz baino anitzagoa" izango da.
Bertsolaritza
Illunben jokatuko dute aurten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala
Irailaren 22an hasiko da lehiaketa, Orion. Maialen Lujanbio egungo txapeldunak ez du parte hartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu