bihar berria-n

Imanol Lazkano: "Bertsolaritza baserrian geratu balitz, gaur museoko pieza izango zen"

Bertsolariak bihar egingo du azkeneko plaza, Azpeitian (17:30). BERRIAk egindako elkarrizketaren aurrerapena da hau.

2012ko abenduaren 22a
15:24
Entzun

Hona hemen, aurrerapen moduan, Imanol Lazkanoren esan batzuk:

- "Orain dagoen bertsolari aukerarekin ez dut uste nire beharrik dagoenik".

- "Nik beti garbi eduki dut bertsolaritzak munduarekin batera eta ahal bada pausoren bat aurretik joan behar duela bizirik iraungo baldin badu. Lehengo bertsolaritza hura, baserrietakoa, polita bai, polita bazen; baina han geratu balitz, ikusita baserriak nola doazen gainbehera, bertsolaritza gaur egun museoko pieza baino ez zen izango".

- "Bertsozale Elkarteak bertso munduan lan egin nahi zuen jende askori bidea zabalik utzi zion, eta geroztik jende askok hartu du parte. Hori lortu du elkarteak, denek bere sentitzea proiektua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.