Kertesz 1929an jaio zen, Budapesten, Hungarian; Literatura Nobel saria jaso zuen lehen hungariarra izan zen. MTI agentziak eman du haren heriotzaren berri.
Auschwitz eta Buchenwaldeko kontzentrazio eremuetan preso egon zen II. Mundu Gerran. 2012ko azaroan, jakinarazi zuen idazteari utziko ziola. "Dagoeneko ez dut gehiago idatzi nahi. Holokaustoarekin hain lotuta dagoen obra niretzat amaitu da", arrazoitu zuen orduan Kerteszek.
Haren liburu bat dago euskaratua: Zoririk ez, Urtzi Urrutikoetxeak itzulia eta Elkar argitaletxeak 2003an argitaratua.