Iñaki Salvadorrek gidaturiko ikus-entzunezkoa Eibarren eta Gernikan

2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Hilaren 26an plazaratuko den lana izango da Eibarren (hilaren 27an) eta Gernikan (hilaren 29an) egingo den ikus-entzunezko emanaldiaren ardatzetako bat. Bi herrietako udaletxeko hormetan argi irudiak proiektatzen dituzten bitartean, sortu berri den obra entzun ahal izango da, eta Iñaki Salvadorrek berak aurrez pianoarekin sei bat minutuko pieza joko du, ondorengoaren zubi-lana egiteko. Eibarko eta Gernikako bonbardaketak gogoratu nahi dituzte ikuskizun horren bidez. Itxaropena izena eman diote ikuskizunari, eta 20 minutu inguru irauten du. Bestalde, Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdian Angel Maria Sandimasen Gernika animaziozko dokumentala emango dute hilaren 26an. Jose Luis Zumetaren lanak eta Mikel Laboaren musika ikusi eta entzun litezke lan horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.