Euskadi Literatura Sariak

Inazio Mujika Iraolaren 'Xabier Lete: (Auto)Biografia bat' saiakera saritu dute Euskadi Sariek

Itzulpengintzakoa Xabier Olarrak eta Arantzazu Royok irabazi dute, Alaa Al Aswaniren 'Jakobian eraikina'-ren itzulpenarengatik, eta haur eta gazte literaturako saria Iban Zalduak idatzi eta Julen Ribasek ilustratutako 'Azken garaipena' komikiak jasoko du. 

mikel lizarralde
2012ko urriaren 30a
15:34
Entzun

Inazio Mujika Iraolak iazko abenduan aurkeztu zuen Xabier Lete: (Auto)Biografia bat saiakera. Letek 1991tik aurrerako elkarrizketetan esandakoak bildu eta atondu zituen Mujika Iraolak. "Letek ez zuen bere bizitza idatzi: esan egin zuen, eta elkarrizketa hauetan dago", dio Anjel Lertxundik liburuko hitzaurrean. Mujika Iraolaren ustez, "komunikatzaile handi bat" izan zen Lete.

Oroitzapenek eta iritziek osatzen dute Leteri egindako elkarrizketetatik abiatuta sorturiko biografiaren edukiontzi nagusia. Euskal Herriaz, poesiaz, kantagintzaz, erlijioaz, heriotzaz, adiskideez eta, utopiazale ez zen arren, baita ametsez ere.

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean jakinarazi ditu Euskadi Literatura Sarien lehenengo saridunak. Aipatutako sariez gain, Sara Morantek ilustrazio lan onenarena jaso du. Daniel Innenarityk, gaztelaniazko saikerari dagokion saria, La democracia del conocimiento lanarekin. Iban Barrenetxeak gaztelaniazko haur eta gazte literaturako saria jasoko du El cuento del carpintero lanarengatik.

Bihar jakinaraziko du Jaurlaritzak Literaturako Euskadi Saria norentzat izango den aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.