Urrezko Globoak

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria Urrezko Globoetan

Beltzez jantzita agertu dira aktore eta zuzendariak emakumeen aurkako jazarpena salatzeko.

'Big little lies' telesaileko taldea. EPA, EFE
2018ko urtarrilaren 8a
18:54
Entzun

Three Billboards Outside Ebbing, Missouri filma izan da aurtengo Urrezko Globoetako garaile nagusia, lau sari eskuratuta, tartean film eta aktore onenarena, azken hori Frances McDormandentzat. Ordea, gaueko protagonista beste bat izan da.

Beltzez jantzita agertu dira Hollywoodeko izarrak bat gaueko jaialdira. Helburua azken hilabeteetan hainbat emakumezko aktorek salatutako jazarpena lehen lerrora ekartzea izan da. Ohorezko saria jaso duen Oprah Winfrey telebista aurkezleak ohartarazi du amaitua dela urte luzez "munduan agindu duten gizon anker eta boteretsuen garaia".

Winfrey ez da bakarra izan. Film dramatiko onenaren saria iragartzeko hitzaldian, Barbra Streisandek gogorarazi du bera dela zuzendari onenaren Urrezko Globoa jaso duen emakumezko bakarra —1984an izan zen hori, Yentl filmarengatik—. Hain zuzen ere, aurten beste gizonezko batek eskuratu du zuzendari onenaren saria, Guillermo del Torok, The Shape of Water lanarengatik. 

Sarituen artean izan da Nicole Kidman ere, Big Little Lies telesailarengatik. Kidmanek berak ere gizartea aldatu beharra nabarmendu zuen saria jasotzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.