"Bareki" eman du azken arnasa Ingmar Bergman zinema zuzendari suediarrak (Uppsala, 1918), Faro uharteko bere etxean. Hala agertu du behintzat Eva Bergman alabak: "baretsu eta lasai" hil dela nabarmendu du.
Adituen arabera, XX. mendeko zinemagile handienetakoa da Bergman, baina horrez gain, hainbat antzerki obra eta telebista saio gidatu ditu. Filmografia luzea utzi du, besteak beste, Det sjunde inseglet (Zazpigarren zigilua) (1956) zein Dokument Fanny och Alexander (Fanny eta Alexander dokukmentua) (1986) film miretsiak. Lau Oscar sari jaso zituen.
Apaiz protestantea zuen aita, eta haurtzaroan bizi izandako giro erlijioso eta moralak arrasto sakona utzi du haren lanean.
Bergmanen filmografia osoa eta beste xehetasun batzuk hemen.
Kultura
Ingmar Bergman zinema zuzendaria hil da
XX. mendeko zinemagile handienetakotzat daukate adituek. 89 urterekin hil da, bere etxean, Suediako Faro uhartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu